Zer da Elikaldia?

Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da.  Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika hain zuzen ere.

Norbanako eta eragile ezberdinekin elkarlanean jan eta edaten ditugun produktuek eta, hain zuzen ere haien ekoizteko eta banatzeko moduak, gure ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragin positibo eta negatiboei buruz hausnarketa eragin eta batez ere praktika onak sustatu nahi ditugu.

Urriaren 16a elikaduraren nazioarteko eguna (FAO) eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintza eguna (VIA CAMPESINA) da. Hori dela eta aste horretan hainbat jarduera antolatu ditugu aipatutako bidean. Gainera, egun horietan bereziki kontsumo talde, saltoki txiki eta tabernetan gertuko eta sasoiko produktuak ezagutu eta kontsumitzera bultzatuko dugu.

Parte hartzeko hiru modu ezberdinetan egin daiteke: ELIKALAGUNAK izango dira protagonista nagusiak, izan ere, ekintza ezberdinetan parte hartzeaz gain ELIKAGUNEEK eskaintzen dituzten ELIKAPRODUKTUAK identifikatu eta eskuratzeko aukera izango dute.

Elikadura, gizateriaren eta herrien oinarrizko herentzia edo ondarea da. Euskal Herriak duen berezko baldintza antropologiko, klimatiko eta orografikoak urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, auzorik auzo transmititu den altxorra dela esan genezake. Euskal kulturan gastronomiak duen garrantzia eta indarra horren adibide garbia da.

Beraz, Elikaldia ez da inorena eta denona da aldi berean. Biztanleon, gizarte mugimenduon, erakunde publiko eta pribatu guztion ardura eta jabego kolektiboa da eta horrela zaintzen jarraitu behar dugu. Hizkuntzak bezalaxe, elikadura ezinbestekoa da herrien transmisio eta biziraupenerako eta hauen osasunari buruz asko esaten digu. Beraz, zer egin, hura izan.

Esperientzia honen hastapenean hainbat eragile ditugu: Dinamizazio lanetan batez ere Kidekoop eta Bizilur aipatu behar dira. Horrez gain modu batean edo bestean laguntzaileak izan diren auzo mailako 10 eragile sozial baino gehiago daude. Eta azkenik, ekimenaren zatitxo bat diruz babestu duen BFA aipatu beharra dugu.

Elikadura: Izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Gure funtzio nagusiak betetzeko behar dugun energia eskuratzea du xede. Bizitzan behintzat 90.000 aldiz egiten dugun jarduera da, eta ez beti modu egokian. Hortaz jabetu eta norbanakotik kolektibora ekiteko momentua dela deritzogu, gure gizartea, ekonomia eta natura zaintzeko ordua da.

Elikadura burujabetza: La Via Campesina mugimenduak 1996an sortutako terminoa da: Elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak izateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubidea bermatzen duena.
Horrek elikagaien sistemen eta politiken bihotzean elikagaiak ekoizten, banatzen eta kontsumitzen dituztenak jartzen ditu, merkatuen eta enpresen eskakizunen gainetik. Elikadura burujabetzak gizon eta emakumeen, herrien, arraza-taldeen, gizarte-klaseen eta belaunaldien arteko zapalkuntzarik eta desberdintasunik gabeko gizarte-harreman berriak eskatzen ditu.

Jasangarritasuna: Ekologian, jasangarritasuna, iraunkortasuna, eutsigarritasuna edo sostengarritasuna sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena da. Iraunkortasuna lortzeko, funtsezkoa da ulertzea bizi-kalitatea handitzea ez dagoela zuzenean lotuta baliabide naturalen kontsumoa etengabe handitzearekin. Funtsean, ongizate handiagoa lortu nahi da, ingurumena gutxiago degradatuz eta beraz baliabide natural gutxiago erabiliz.

Landa eremua bizirik! Gure baserritarrek, ingurumena zaindu eta herria elikatzeaz aparte, herri txikietako bizitza, kultura , biztanleria errotzeko eta tokio ekonomiaren dinamizatzeko ezinbesteko eragileak dira. Herriak bizirik nahi baditugu, tokiko elikadura sistemak babes ditzagun.

  • Elikadura: Izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Gure funtzio nagusiak betetzeko behar dugun energia eskuratzea du xede. Bizitzan behintzat 90.000 aldiz egiten dugun jarduera da, eta ez beti modu egokian. Hortaz jabetu eta norbanakotik kolektibora ekiteko momentua dela deritzogu, gure gizartea, ekonomia eta natura zaintzeko ordua da.
  • Elikadura burujabetza: La Via Campesina mugimenduak 1996an sortutako terminoa da: Elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak izateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubidea bermatzen duena.
    Horrek elikagaien sistemen eta politiken bihotzean elikagaiak ekoizten, banatzen eta kontsumitzen dituztenak jartzen ditu, merkatuen eta enpresen eskakizunen gainetik. Elikadura burujabetzak gizon eta emakumeen, herrien, arraza-taldeen, gizarte-klaseen eta belaunaldien arteko zapalkuntzarik eta desberdintasunik gabeko gizarte-harreman berriak eskatzen ditu.
  • Jasangarritasuna: Ekologian, jasangarritasuna, iraunkortasuna, eutsigarritasuna edo sostengarritasuna sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena da. Iraunkortasuna lortzeko, funtsezkoa da ulertzea bizi-kalitatea handitzea ez dagoela zuzenean lotuta baliabide naturalen kontsumoa etengabe handitzearekin. Funtsean, ongizate handiagoa lortu nahi da, ingurumena gutxiago degradatuz eta beraz baliabide natural gutxiago erabiliz.
  • Landa eremua bizirik! Gure baserritarrek, ingurumena zaindu eta herria elikatzeaz aparte, herri txikietako bizitza, kultura , biztanleria errotzeko eta tokio ekonomiaren dinamizatzeko ezinbesteko eragileak dira. Herriak bizirik nahi baditugu, tokiko elikadura sistemak babes ditzagun.

>> Azken ehun urteetan munduko kontsumoa per kapita bikoiztu egin da.

>> Munduan 900 milioi pertsonak ez du aukerarik bere elikadura beharrak asetzeko.

>> Planetak biodibertsitatearen eta lantzeko lurraren %90a galdu du.

>> 100 enpresak munduko elikagaien banaketaren %40a kontrolatzen dute.

>> Mundu osoan lau markak kontrolatzen dituzte hazien %58,2.

>> Berotegi-efektuko gasen isurien %26 elikadurarekin zerikusia dauka.

>> Munduko biztanleriaren %60 nekazari txikiak dira. Horietatik %70 emakumezkoak, zuzenki munduko biztanleen %70 elikatzen dutenak.

>> Munduko biztanleriaren %6ak dauka lurraren %65aren jabetza.

>> Azken mende honetan nekazaritza barietate %75a desagertu egin dira.

>> Kontsumitzen dugunaren %10a baino gutxiago ekoizten da Euskal Herrian.

>> Azken bi hamarkadetan baserrien %70a galdu da.

>> Euskal Herrian, biztanleen %12 soilik bizi da landa eremuetan. EAEn nekazaritza-ustiapenen titularren %8,5 soilik dira 35 urtetik beherako pertsonak.

>> Elikagaien gehiengoak kontsumitu aurretik 2.500 eta 4.000 km artean egiten ditu.

>> EAEko elikagai industriaren salmenten %25a bakarrik geratzen da herrian.

>> Nafarroan ekoizten denaren %99a esportatzen da.

Elikaldiak mundu mailan eta bereziki Euskal Herriarako ezarri diren garapen iraunkorrerako helburuekin bat egiten du. Modu batean edo bestean 2030erako erronkak erdiesteko ekarpena egin nahi du. Zeharka bada ere gehienak biltzen ditu baina bereziki 2, 3, 11, 12, 13, 17 eta 18. helburuak betetzeko ahalegina egiten du:

Parte hartzea

ELIKALAGUNAK

Auzoan bizi edo lan egiten duten bizilagunak izango dira protagonista nagusiak. Norbanakoen kontzientziak piztu nahi ditugu arrazoi kolektiboei gehituz. Hausnarketa, eztabaida eta batez ere, kontsumitzerako orduan pro-aktibitatea eragitea ezinbestekoa izango da elikadura burujabejzarantz ibiltzeko.

ELIKALAGUNA izatea zera esan nahi du:

  • Norberaren kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko prest egotea.
  • Lagun, lankide eta familiartean ekimenaren berri eman eta informazioa erraztea.
  • Ekintza ezberdinetan parte hartzea.
  • ELIKALDIAn bereziki kontsumo kritiko eta arduratsua izatea.

Izen ematea hurrengo formularioaren bidez egin ahal izango da Irailaren 15etik Urriaren 15era bitartean. Parte hartzen duten ELIKALAGUN guztien artean ekimenaren txapak banatuko dira eta gainera hainbat opari zozketatuko dira edozein ELIKAGUNETAN erabili ahal izateko:

  • 5 euroko elikabonoen zozketa.
  • Elikaguneen produktu ezberdinen zozketa.
  • ELIKAPRODUKTUEZ osaturiko otzara.

ELIKAGUNEAK

Kontsumitzaileon topagune diren kontsumo talde, saltoki txiki, taberna, eskola, gaztetxe etab. izango dira. Horrela, ELIKALAGUNEK errez identifikatu eta bertara jo ahalko dute dinamikaren informazioa jaso eta erosketak burutzeko.

ELIKALAGUNEA izatea zera esan nahi du:

  • 20 langile baino gutxiagoko komertzio txikia izatea.
  • Frankizia edo hostalari taldea ez izatea.
  • Gertuko ekoizle, sasoiko produktu edota ekologikoak eskaintzea (gutxienez 5).
  • ELIKALDIAn bereziki ELIKAPRODUKTUEN sustapena egitea.

Izen ematea hurrengo formularioaren bidez egin ahal izango da Irailaren 1etik 30era bitartean.

Parte hartzen duten ELIKAGUNE guztiei hainbat baliabide eskainiko zaizkie:

  • ELIKALDIKO kartel identifikatiboa.
  • ELIKAPRODUKTUEN katalogo edo zerrenda.
  • Elikapintxoaren I. txapelketan parte hartzeko aukera.
  • ELIKAGUNEAK errez topatzeko hurrengo mapan sartzea:

ELIKAPRODUKTUAK

Kontsumitzaileok ELIKAGUNEETAN eskuratuko ditugun produktuak izango dira. Izan ere, ELIKALAGUNEK zerrenda edo katalogo bakarrean ikusgai izango dituzte.

ELIKAPRODUKTUAK izatea zera esan nahi du:

  • Produktuak Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko denda eta taberna txikietan eskuragarri egotea.
  • Gertuko, sasoiko edota produktu ekologikoak eskaintzea.

Izen ematea hurrengo formularioaren bidez egin ahal izango da Irailaren 1etik 30era bitartean:

Parte hartzen duten ELIKAPRODUKTU guztiei hainbat baliabide eskainiko zaizkie:

  • ELIKALDIAn salmenta zuzena egiteko azoka baten parte hartzeko aukera izatea.
  • ELIKAGUNEETAN eta web orrian eskuragarri egongo den katalogoan sartzea.

Egitaraua

ELIKALDIAk iraungo duen aste osoan zehar gure kontsumo ohituretan eragiteaz haratago, modu berritzaile eta parte hartzailean hausnartu eta ondo pasatzeko aukera eskaini nahi dugu. Horrela, Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako gune ezberdinetan elikadura burujabetza, gastronomia jasangarria eta oro har iraunkortasunaren inguruko ekitaldiak antolatu ditugu, publiko zabal bati egokituak:

Gehitu nire Google Egutegira 10:00 · Elikaldiaren aurkezpen publikoa – La Bolsan.

Gehitu nire Google Egutegira 17:00 · Elikazozketako irabazleak argitaratzeaTelegram kanalean

Gehitu nire Google Egutegira 19:00 · Berbalagun “elikadura” gaiari buruz BIRA kulturgunean.

Gehitu nire Google Egutegira 16:00 · Eskola tailerrak Atxuri eta Mujikan

Gehitu nire Google Egutegira  17:00 · Nire lehenengo ogia. SAREANean.

Jardunaldiak

  • Gehitu nire Google Egutegira  9:30 · Harrrera eta hasierako ekitaldia
  • Gehitu nire Google Egutegira 10:00 · Hausnarketarako oinarriak ezartzen: testuingurua
  • Gehitu nire Google Egutegira 10:30 · Mahai-ingurua: Baserritarrak Herria elikatzearen erronkaren aurrean
  • Gehitu nire Google Egutegira 12:00 · Atsedena
  • Gehitu nire Google Egutegira 12:30 · Elikadura Burujabetzaren aldeko Politika publikoak
  • Gehitu nire Google Egutegira 16:00 · Esperientzien mahaia
  • Gehitu nire Google Egutegira 17:30 · Ondorioak 
  • Gehitu nire Google Egutegira 18:00 · Bukaerako ekitaldia

Gehitu nire Google Egutegira 17:50 · Elikaderiba: Kidekoopetik

Nola funtzionatzen du elikadura-sistemak? Zer alternatiba ditugu praktiketatik elikadura-burujabetzarantz joateko? Deriba ibilaldi kolektibo gidatua da, elkarrekin hausnartzeko bidea, ez bakarrik burutik, baita espazioetan ibiliz eta okupatuz ere.

Gehitu nire Google Egutegira 18:30 · Bertso dastaketa – Plaza mugatuak. Kalderapekon.

Peru Irastortza, Asier Alcedo eta Maite Sarasola bertsolariak + Ibon Ajuria gaiak sukaldatzen.

Gehitu nire Google Egutegira 13:00 · Trikipintxopoteo Taberna ELIKAGUNETATIK.

Gehitu nire Google Egutegira 20:00 · AMAIERA JAIA BIRA kulturgunean:

  • Kontzertuak:  Veneno inmortal + Lova Lois
  • Elikapintxoaren I.txapelketako sari banaketa

Gehitu nire Google Egutegira 10:00 · Elikaldiaren aurkezpen publikoa – La Bolsan.

Gehitu nire Google Egutegira · 17:00 · Elikazozketako irabazleak argitaratzeaTelegram kanalean

Gehitu nire Google Egutegira 19:00 · Berbalagun “elikadura” gaiari buruz BIRA kulturgunean.

Gehitu nire Google Egutegira 16:00 · Eskola tailerrak Atxuri eta Mujikan

Gehitu nire Google Egutegira  17:00 · Nire lehenengo ogia. SAREANean.

Jardunaldiak

  • Gehitu nire Google Egutegira  9:30 · Harrrera eta hasierako ekitaldia
  • Gehitu nire Google Egutegira 10:00 · Hausnarketarako oinarriak ezartzen: testuingurua
  • Gehitu nire Google Egutegira 10:30 · Mahai-ingurua: Baserritarrak Herria elikatzearen erronkaren aurrean
  • Agregar a mi Calendario de Google 12:00 · Atsedena
  • Gehitu nire Google Egutegira 12:30 · Elikadura Burujabetzaren aldeko Politika publikoak
  • Gehitu nire Google Egutegira 16:00 · Esperientzien mahaia
  • Gehitu nire Google Egutegira 17:30 · Ondorioak 
  • Gehitu nire Google Egutegira 18:00 · Bukaerako ekitaldia

Gehitu nire Google Egutegira 17:50 · Elikaderiba: Kidekoopetik

Nola funtzionatzen du elikadura-sistemak? Zer alternatiba ditugu praktiketatik elikadura-burujabetzarantz joateko? Deriba ibilaldi kolektibo gidatua da, elkarrekin hausnartzeko bidea, ez bakarrik burutik, baita espazioetan ibiliz eta okupatuz ere.

Gehitu nire Google Egutegira 18:30 · Bertso dastaketa – Plaza mugatuak. Kalderapekon.

Peru Irastortza, Asier Alcedo eta Maite Sarasola bertsolariak + Ibon Ajuria gaiak sukaldatzen.

Gehitu nire Google Egutegira 13:00 · Trikipintxopoteo Taberna laguntzaileetatik

Gehitu nire Google Egutegira 20:00 · AMAIERA JAIA BIRA kulturgunean.

  • Kontzertuak:  Veneno inmortal + Lova Lois
  • Elikapintxoaren I.txapelketako sari banaketa

Elikasariak

Eman izena Elikalagun gisa eta babesle zein gure auzoetako saltoki txikiek eskainitako Elikasarien zozketan parte hartu. Eskerrik asko guztioi Elikaldia egiteagatik!

  • Isipil Cafetería > Isipil Gosaria
  • Okapi Taberna > Garagardo artisau sorta
  • Urregin Jatetxea > Bi pertsonetzako afaria + urregin maridaje
  • Bizubi Taberna > Txurroak eta txokolatea bi pertsonentzat
  • Alpamayo taberna > Bi pertsonentzako eguneko platera
  • Bohemian Lane > Bi pertsonentzako askaria
  • Bizuete Taberna > Desayuno Bizuete Gosaria
  • Ondori Botxo jatetxea > Eguneko pintxo bi
  • Irrintzi taberna > Pintxoen platerra
  • Kasko Jatetxea > Bi pertsonentzako afaria (Sustraiak menua)
  • Gose Hanburgesak > Bi pertsonentzako afaria
  • Kalderapeko jatetxea > Bi pertsonentzako menua
  • The craft Taberna  > Artisau garagardoen sorta
  • Ultramarinos Romaña > Bertoko ekoizpen eta kontserba sorta
  • Eguiluz Jatetxea > Bi pertsonentzako menua
  • Berria > Mertxan kit-a
  • Hamaika TB > Liburu oparia
  • Hamaika TB > Diska oparia
  • Kidekoop elkarteak > Eskeinitako KM0 eta agroekologiko produktu sorta
  • Elikaldia > 5€-ko deskontu bonoa Elikaguneetan kontsumitzeko

Kontaktua

ELIKALDIAren inguruan edozein zalantza, iradokizun, proposamen edo besterik gabe gure email-buletinean harpidetu bidali nahi baduzu kontaktu formulario honen bidez helarazi diezagukezu zure mezua. Mila esker!

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Izen abizenak
Pribatutasun-politika

Elikaldiaren berri izan nahi duzu?

Please wait...

Eskerrik asko

ANTOLATZAILEAK

BABESLEAK

Scroll to Top
Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko. Onartu botoian klik egitean, teknologia horiek erabiltzea eta zure datuak proposamen horietarako prozesatzea onartzen duzu.   
Privacidad